2018/01/05

HERNANIKO KAXKOA - Bertako barazki eta fruituak ezagutzen

LHko ikasleek Hernaniko kaxkoa izenburupean proiektuka lana egin dute. LH 5 eta 6ko ikasleek gida turistikoa sortzea izan dute helburu. Hainbat jardueren artean Euskara eta ingelesa uztartzen dituen ekintza bat burutu dute: kaxkoko, bertako eta garaiko fruitu eta barazkien zerrenda jasotzea. Horretarako, LH 5eko ikasleak eta irakasle bat Hernaniko kaxkora abiatu dira. Bertan, Hernanikoak diren barazki dendetan dendariekin harremanetan jarri dira informazioa lortzeko. Bixitatutako denden artean Arriatxu fruitu eta barazki denda eta Gudarien Plazako Moko Baserriko postua izan dira.  

Oso jarduera eta esperientzia aberasgarria izan da eta elkarlana bultzatzeko ezin hobea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.