Zeinen garrantzitsua
den umorea! Eta klaseetan ere umorea egon daiteke, noski! Gaurkoan “Komediaren
kluba” sortu dugu, eta bakoitzak euskaraz zekien txiste bat kontatu du
kameraren aurrean. Orain bideo guztiekin bideo bat editatu eta kurtso amaieran
ikasleak gogoratzen ez direnean jarriko diegu, ezustekoa hartuko dute, ziur!
2018/01/27
2018/01/10
EUSKAL MITOLOGIA ETA GABONAK
DBH 1ko euskara errefortzuko ikasleek, Euskara motibazio saioetan euskal mitologia landu dugu. Bide horretatik, olentzeroren istorioa eta euskal gabonekin loturiko eskulanak landu ditugu.
2018/01/09
MOTIBAZIO SAIOAK DBHn
Euskarak bihotzetik ezpainetara ibilbidea egin dezan, ahaleginetan jarraitzen dugu Inmakulada Ikastetxean. Horregatik, urtero lez, DBHko ikasleekin euskara motibazio saioak antolatu ditugu ikasturtean zehar. Proiektuak abenduan eman die hasiera saioei eta, espero genuen bezala, arrakasta handia izaten ari dira.
EUSKAL ABESTIAK ETA EUSKAL TALDEAK
Zenbat
dakizu Euskal Herriko musikaren inguruan? Zerrenda bat egin beharko bazenu
zenbat talde izendatuko zenituzke? Pixkanaka-pixkanaka geroz eta talde eta
abeslari gehiago ezagutzeko asmoarekin noizean behin kanta bat hartu eta horren
inguruan aritzen gara. “Izaro” abeslaria ezagutu dugu, eta beste batean
“Begietara begira” kanta. Ezagutzen duzu? “Vendetta” taldearena da.
Lehenik
eta behin kanta entzun eta hutsuneak betetzen ahalegindu ginen. Saia zaitez zu
ere!
|
- Gaztelugatxe (Bizkaia)
- Omako basoa (Bizkaia)
- Urederra
2018/01/05
HERNANIKO KAXKOA - Bertako barazki eta fruituak ezagutzen
LHko ikasleek Hernaniko kaxkoa izenburupean proiektuka lana egin dute. LH 5 eta 6ko ikasleek gida turistikoa sortzea izan dute helburu. Hainbat jardueren artean Euskara eta ingelesa uztartzen dituen ekintza bat burutu dute: kaxkoko, bertako eta garaiko fruitu eta barazkien zerrenda jasotzea. Horretarako, LH 5eko ikasleak eta irakasle bat Hernaniko kaxkora abiatu dira. Bertan, Hernanikoak diren barazki dendetan dendariekin harremanetan jarri dira informazioa lortzeko. Bixitatutako denden artean Arriatxu fruitu eta barazki denda eta Gudarien Plazako Moko Baserriko postua izan dira.
INDARTU DEZAGUN BATZEN GAITUENA
Giroa aparta izan da, euskal musikaz gozatu duten bitartean, ikasleek Euskara eta Euskal Kulturaren inguruko muralak sortu dituzte egunaren lehenengo partean. Ondoren, aurpegi margoketak, karaokeak, "Hitza pasa" jolasa, mahai jolasak eta zine foruma izan dituzte.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)