2017/05/29

HAMAIKA BATUAZ

Hona hemen urtean zehar "Hamaika Batuaz" egitasmoan parte hartu duten ikasle eta hezitzaile ezberdinen argazkiak. Ikasle ugari aritu dira dinamika anitzetan eta onartu beharra dago, euskaraz gozatzea bermatu dela. Eskerrik asko parte hartu duzuenoi eta baita Dobera Elkarteari. Euskaraz bizi nahi dugu!






2017/05/24

INMAKULADAKO GURASOAK ERE EUSKARAZ!

Iristen ari zaigu ikasturte amaiera denori, baita gurasoei ere. Izan ere, aurtengo ikasturtean guraso taldetxo bat euskaraz ikasten aritu da. Bai horixe! Jo ta fuego  asteartero, ordubetez, Hernaniko udalaren eta AEKko irakaslea den Maddiren laguntzari esker. Bejondeizuela guztioi zeuen ahaleginagatik!!!