2017/09/13

DBH 4 kurtsoari hasiera ematen

Kurtsoa hasi berria dago eta DBH 4koek lehenengo egunean face your manga web orrialdean egin ditugun irudiak aurkezten dizkizuegu.

Urte polita opa dizuegu. ANIMO!!!





2017/06/01

ANAIA HANDIA: DBH - HH

DBH 1, 2 eta 3ko ikasleak Anai Handia proiektuan hartu dute parte. DBH 3koek ipuin batzuk asmatu eta marraztu ondoren, DBH1 eta DBH 2ko ikasleek antzeztu egin dituzte. HH 3 eta 4ko ikasleak ikusle bezala zeudela, kamishibai ipuin kontalariak izango balira bezala kontatu dizkiete. Esperientzia oso ona izan da, errepikatzeko modukoa!




2017/05/29

HAMAIKA BATUAZ

Hona hemen urtean zehar "Hamaika Batuaz" egitasmoan parte hartu duten ikasle eta hezitzaile ezberdinen argazkiak. Ikasle ugari aritu dira dinamika anitzetan eta onartu beharra dago, euskaraz gozatzea bermatu dela. Eskerrik asko parte hartu duzuenoi eta baita Dobera Elkarteari. Euskaraz bizi nahi dugu!






2017/05/24

INMAKULADAKO GURASOAK ERE EUSKARAZ!

Iristen ari zaigu ikasturte amaiera denori, baita gurasoei ere. Izan ere, aurtengo ikasturtean guraso taldetxo bat euskaraz ikasten aritu da. Bai horixe! Jo ta fuego  asteartero, ordubetez, Hernaniko udalaren eta AEKko irakaslea den Maddiren laguntzari esker. Bejondeizuela guztioi zeuen ahaleginagatik!!!





2017/04/04

INMAKULADA ERE EUSKARAREN ALDE!!!

Hunkigarria izan da Xabi Pajares irakasleak lekukoa hartu duen unea! Hau da hau urduritasuna! Zoragarria! Bizi beharreko esperientzia!!!
Urnietatik iritsi zaigu 20. Korrika ofiziala eta Txantxillako biribilgunean hartu dugu lekukoa. Jendetza izugarria bildu gara AEKko kideen furgonetaren atzean. Ikusleen artean ere itzela izan da giroa! Kaxkoan barrena egin den ibilbidea egin dugu eta ezin kabittu ibili gara. IKA-IKA-IKA BADATOR KORRIKA!, INMAKULADA ERE EUSKARAREN ALDE!  ohiukatuz egin dugu Andre kalean behera eta Kale nagusitik gora.
Datorren igandean agurtuko dugu Iruñean 20. Korrika. Ordura arte SEGI KORRIKA!













KORRIKA TXIKIA IRITSI DA!

Aupa neska mutilak!!! Inmakuladan ere Euskararen alde!!
Zorionak denori! Mundiala izan da zuen parte hartzea!!!










2017/03/24

TIPI-TAPA KORRIKA!!!

Hilabeteetan zehar, irakasle eta ikasleak Pirritx, Porrotx eta Mrimototxen"Tipi-tapa korrika"-ren  bertsioaren ikus-entzunezkoa elkarlanean lantzen aritu dira. Modu honetan, ateak joka ari den 20. KORRIKAren bideari ekin diezaiozuen animatzen zaituztegu.  

2017/03/21

2. EBALUAKETAKO TEKNOLOGIAKO PROIEKTUA

DBH1eko teknologiako proiektua Kanika Joko bat garatzea izan da. Horretarako, paperez sortutako profilak oinarri, estrukturak prestatu dituzte ikasleek kanikak jaisteko bideak eusteko. 

Baldintza bakarra: kanikak 7 segundu behar izatea hasieratik bukaeraraino iristeko. 

Horrela, hainbat kontzeptu barneratu dituzte. Estrukturak ezagutu, estrukturaren beharra probak eginez sortu, bideen diseinua sortu, beraien artean beraien burua ebaluatu (koebaluazioa), egindako proiektuaren osotasuna baloratu, baldintzak betetzen dituzten ala ez baloratu, konponbideen bilaketa, talde lanean adostasunak lortzea...

Hona hemen talde desberdinen proiektuak. 

1. taldea (Aimar Villar, Andrea De los Santos, Adelina Stoica, Salma Fabara)


2. taldea (Bea Fernandes, Sidahmadat Deddah, Nahonni Batista, Aritz Mozo)


 3. taldea (Brenda Gallardo, Aimar Mozo, Andrea Reyes, Txema Santamaría)

4. taldea (Paula Gil, Dayana Suazo, Maite Rodriguez, Ronny González, Jessica Teixeira)


5. taldea (Dani Botán, Itsaso Huegun, Maria Balboa, Marco Granda, Erika Da Silva)




6. taldea (Alex Ridiche, Karina Jorge, Duma Ahmed, David Pasarín)


Eta hona hemen bideo bat baldintza bete zuten proiektuekin. 





2017/03/06

KULUNKARIAK

PLASTIKAKO 2. EBALUAKETAN DBH 1EN KULUNKARIAK EGIN DITUGU!!!

Helburu didaktikoak? Eskuz egindako lana bultzatzea, papel "mache" teknika ezagutzea, koloreen ezaugarriak eta konbinazioak ezagutzea eta lantzea eta kreatibitatea sustatzea. Eta ondo pasatzea, jakina.

Hona hemen gure kulunkariak. Zein gustatzen zaizu gehien??








Nahonni Bautista


Ronny González


Paula Gil


Itsaso Huegun


Andrea De los Santos


Aritz Mozo