2016/06/16

IKASLE BATZORDEA

Aurtengo ikasturtean Ikasle Batzordea sortzea lortu dugu! 
Hasiera batean gelan motibazio saio moduan erabiltzeko postontzia aurrera eraman genuen. Diseinatzea eta margotzea beraiei asko gustatu zitzaien, proiektuaren ardura emanez. Postontzia, maila ezberdinetako edo beraien gelako ikaskideei idaztea zuen helburu. 

Kartulinen bidez, Euskal Herriko mapa erraldoia, Euskal kirola, Euskal Herriko mitologia... ikastetxeko pasiloetatik zehar apaingarri moduan ipini ditugu. 

Euskal Musika (Rap) lehiaketa eta ipuin tailerra eta ipuin kontalaria aurrera eraman ahal izateko, lan saio dexente behar izan ditugu. Euskal musika lehiaketarekin batera gainera, bazkari multikulturala bideratu dugu. 
Ipuin kontalaria eta ipuin tailerra saioak batera aurrera eraman ditugu. Hau da, ipuin bat asmatu dugu. Gero, ipuin hori guztion artean itzuli eta diapositiba moduan ipuinaren marrazkiak irudikatu ditugu marrazkien bidez. Ondoren, marrazki bakoitzaren atzean dagokion ipuin zatitxoa itsatsi eta plastifikatu egin ditugu. Gauzak horrela, kamishibai antzeztokia hartu eta HHko ikasleei ipuina kontatu egin diegu.
Bukatzeko, Kukubiltxoren antzerkia egin dugu. Eskola eguna euskal mitologiaren ildotik zihoala kontuan hartuz, hori aprobetxatuz DBHn ere euskal mitologiarekin lotuta duen antzerkitxo bat egitea aproposa ikusi dugu. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.