2016/04/27

EUSKARA MOTIBAZIO SAIOAK DBHn DOBERArekin

Doberarekin elkarlanean, saio honen helburua gazteak hizkuntzen inguruan hausnarketa txiki bat egitera bultzatzea da.















EKINTZAREN GARAPENA:
- Hizkuntza: hizkuntza bat zer den aztertuz hasten gara, eta horrekin batera, orobat aztertzen dugu hizkuntza komunitatea zer den, hizkuntzen transmisioa nola gertatzen den eta hizkuntzaren normalizazioa.
- Mundua: aztertzen da zenbat hizkuntza dauden munduan, hizkuntzek ze funtzio betetzen dituzten, hizkuntza maioritarioak eta minoritarioak zer, zein eta zergatik diren, eta baita hizkuntza bat nola galtzen eta berreskuratzen den ere.
- Nazioa: nazioa hizkuntza baten eremutzat harturik, eta beraz, Euskal Herria euskararen nazio moduan ulerturik, honako gaiak aztertzen dira: euskarak zer funtzio betetzen dituen, euskararen erabileraren eta jakitearen datuak, euskalkien berri izatea, euskalkien eta euskara batuaren arteko harremanak eta abar.
- Herria: Euskal Herria aztertu ondoren, norberaren herria aztertzen hasten gara. Jakitatearen eta erabileraren datuak, hizkuntza tipologiak, herriko gune bakoitzean euskara zenbat erabiltzen den eta abar.
- Gu: norberak zein hizkuntza, non eta zergatik erabiltzen duen aztertzen da. Autobiografia linguistikoak egin, familia bidezko hizkuntzen transmisioa ikusi, erabilgune ezberdinetan nola egiten duten begiratu eta abar.
- Zer egin: orokortasunetik norberaren egoera arteko azterketa egin ondoren, euskararen erabilera gehitzeko zer egin daitekeen aztertzen da: nazio osoan euskararen alde lan egiten duten elkarteen adibideak eman, herrian euskararen alde lan egiten duten elkarteak aurkeztu, ikastetxean zer egin daitekeen ikusi (euskara taldeak...) eta norberak zer jarrera edo konpromiso har ditzakeen ikusi.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.