2015/11/30

UDAZKENARI BERTSOAK

Kaixo euskalzaleok!!

LH4koak bertsotan jarraitzen dugu jo ta ke. Oraingoan udazkenari idatzi dizkiogu bertso batzuk eta abestera gonbidatzen zaituztegu.

UDAZKENA

Hostoak erori ta
zuhaitzak biluzik,
hosto denen gainean
jolas egin dut nik.


Gaztainak jaten ditut
nik nere etxean,
perretxikoak bildu
basoan sartzean.


Hego haizea dabil
mendi ta parkean,
usoak hegan datoz
hodeien artean.


Urtaro zoragarri
eta politena,
guretzako onena
dugu udazkena.

DOINUA: Ama begira zazu

2015/11/02

BERTSOLARITZA

Kaixo familia!!

LH4 mailakoak hasi gara bertsolaritzarekin jo ta fuego! Gure lehenengo lana, denontzako hain ezagunak diren "ikusi nuenian" bertsoen bertsioa bat sortzea izan da.

Bertso hauek abestera gonbidatzen zaituztegu, benetan originalak geratu zaizkigu eta.

IKUSI NUENIAN BERTSIONATUA

Ikusi nuenian
nik zure ahoa
iruditu zitzaidan maitia
kobako ogroa.

Ikusi nuenian
nik zure burua
iruditu zitzaidan maitia
handia mundua.

Ikusi nuenian
nik zure bizarra
iruditu zitzaidan maitia
parkeko belarra.

Ikusi nuenian
nik zure sabela
iruditu zitzaidan maitia
Olentzero itzela.

DOINUA: Ikusi nuenian


 Gustatu zaizuelakoan, ondo izan!!