2015/03/09

GURE IPUINTXOAK!

                                                           Sorgin magikoa
       
        Bazen behin, herri txiki bat. Bertan, Valentina, bere aita eta ama bizi ziren.Valentinari magia gustatzen zitzaion. Valentinak aitak eta amak oparitutako magiazko liburu guztiak irakurri zituen.
        
         Egun batean, Valentina bakarrik geratu zen etxean, aita eta ama erosketak egitera joan zirelako. Valentina aspertuta zegoen eta orduan magia egitea pentsatu zuen. Magia egiten hasi zen eta bat batean bere magiarekin pareta guztiak kolore desberdinez hasi ziren margotzen. Baina azkeneko pareta margotzen ari zela ama eta aita agertu ziren. Aita eta ama oso haserre jarri ziren.
       
        Orduan, Valentina zigortu zuten, bere magiazko liburu guztiak kenduko ziotela esan zioten. Valentina asko haserretu zen eta Sorgin gaizto bat bihurtu zen.


Salma Fabara Molina 
LH 5


ROKEDORDEN ETXE BERRIA
            Bazen behin sagutxo txiki bat, bere izena Rokeford zen, gazta mota hori asko gustatzen baitzitzaion. Bere familiarekin Hernaniko etxe  abandonatu batean bizi zen. Saguak gizakien beldur ziren eta horregatik, Rokeforden gurasoak ez zioten kanpora ateratzen uzten. Baina Rokeford jakin nahi handiko sagua zen eta bere gurasoek ez utzi arren, beti imajinatzen zuen egun batean etxe zahar horretatik atera eta mundua ezagutuko zuela. Egun batean, gizon batzuk ikusi zituzten etxe zaharrera sartzen hondeatzaile batekin eta etxea botako zutela konturatu ziren.
-Zer egingo dugu?- galdetu zuen Rokeforden amak.
-Etxetik atera beharko dugu- erantzun zuen Rokeforden aitak.
Rokefordek dena entzun zuen, alde batetik triste zegoen, etxea utzi behar zutelako eta beste aldetik pozik, azkenean etxe hartatik atera eta mundua ezagutuko zuelako.
-Rokeford, joan zaitez zure gelara eta hartu gauza garrantzitsuenak -esan zion amak.
Rokeford bere gelara joan eta bere amak esan bezala, gauza garrantzitsuenak hartzen hasi zen: ipoda, musika entzuteko, liburuak, irakurtzeko eta nola ez, bere adineko sagu moderno guztiek zuten tableta. Zer gehiago hartu pentsatzen hasi zen eta bat-batean zizpura bat atera zitzaion, berak bere adineko sagu guztiek bezala, tableta zuen baina ez zuen  telefono mugikor bat. Beste guztiek telefono mugikor bat zuten eta ez zuen ulertzen zergatik berak ezin zuen bat izan. Bere gurasoei galdetzen zienean ea telefono bat eduki zezakeen, beraiek beti berdina erantzuten zioten:
-Oraingoz ez duzu behar…
Bat-batean oihu bat entzun zuen, bere ama zen, ea bukatu zuen galdetzen.
-Orain noa!-erantzun zion Rokefordek.
Rokefordek azkeneko gauzak hartu eta behera jaitsi zen korrika.
-Azkenean iritsi zara!-esan zioten amak eta aitak batera.
-Dena hartu al duzu ?-galdetu zion amak.
-Bai,bai zu lasai!
-Orduan, goazen!-esan zuen aitak.
Hirurak etxetik atera ziren eta Rokefordek ikusi zuen lehen gauza errepidea eta kotxe pila izan zen.
-Hau al da mundua?-galdetu zuen harrituta.
-Bai. Kontuz ibili, oso arriskutsua da -esan zion amak.
Hirurak etxebizitza berriaren bila joan ziren. Bost etxeetan begiratu zuten. Lehenengo etxean, gizon bat ikusi zuten, ez zuela telefonoa ondo erabiltzen eta bere semeari laguntza eskatzen ziona. Bere gurasoei etxea ez zitzaien gustatu eta hurrengora joan ziren. Bigarren etxera sartu zirenean, guraizeak eta ilerako produktuak ikusi zituzten. Konturatu ziren ile-apaindegi bat zela eta hurrengo etxera joan ziren, Rokefordi ez zaiolako batere gustatzen ilea moztea. Hirugarren etxean, gazta asko zegoen, soinu gutxi eta leku asko. Hor geratuko ziren baina emakume bat ikusi zuten saguak hiltzeko pozoiarekin eta ideiaz aldatu zuten. Laugarren etxean sartu baino lehen, katu bat entzun zuten eta ziztu bizian buelta eman eta kanpora atera ziren. Oso nekatuta zeuden eta pixka bat gelditzea pentsatu zuten.
-Eta orain, zer egingo dugu?-Galdetu zuen Rokefordek kezkatuta.
-Hurrengo etxean begiratu beharko dugu- esan zion  aitak.
 Hurrengo  etxea oso polita zen. Dena bere lekuan zegoen eta ez zen soinurik entzuten.
-Hemen geratuko gara- erabaki zuten Rokeforden gurasoak. Bat-batean beraien aurrean neskatxa  bat ikusi zuten. Neskak saguak ikusi zituen eta berarentzat hartzea erabaki zuen. Bere gelara eraman zituen, kaiola handi eta polit batean sartu zituen eta janaria eta ura eman zizkien.
            Rokeford eta bere gurasoak pozik zeuden, azkenean etxe berria aurkitu zutelako eta Rokeford eta neskatxa oso lagun onak egin zirelako. Eta hala bazan edo ez bazan sar dadila kalabazan eta atera dadila Hernaniko plazan.
Ane Leñena Errasti
LH 5

GAUEAN

Bazen behin neska bat Iraide izena zuena. Iraide oso pozik bizi zen bere familiarekin eta bere etxea baso batean zegoen. Uda guztietan udalekuetara joaten zen. Asko gustatzen zitzaion udalekua baina gauetan beldurrezko istorioak kontatzen zituzten. Iraide oso beldurtia zen eta gauak ez zitzaizkion ezer ez gustatzen, oso gaizki pasatzen zuen. Baina oso pozik zegoen lagunekin zegoelako eta bueltan Iraidek istorio asko kontatzen zizkien bere familiari, baita eskolako irakasleei ere.
             Egun batean, Iraide, beldurrezko pelikula bat ikusi zuen eta etxera iritsi zenean, etxeko lanak egiten hasi zen. Afaldu ondoren, ohera joan zen eta Iraide gauzak imajinatzen hasi zen: soinuak, gauzak... Orduan beldurtu egin zen. Gero, lo geratu zen eta amets gaiztoak izan zituen: munstro bat bere logelan sartzen zela edo drakula batek koska egiten ziola. Bere pultsera mahai gainean utzi zuen. Gero, lo geratu zen. Esnatu zenean, pultsera ez zegoen eta Iraide gehiago beldurtu zen.

Hurrengo egunean gosaltzera joan zenean bere gurasoei gertatu zena kontatu zien. Bere aitak pultsera ez zuela ikusi esan zion. Ondoren, soinuak entzun zituen galdetu zion eta aitak ezetz esan zion. Orduan, amarengana joan zen eta soinuak entzun zituen galdetu zion. Amak ezetz esan zion, eta bere pultserarengatik galdetu zion. Amak, garbitzeko hartu zuela esan zion eta Iraide lasai-lasai geratu zen.

Aitor Jorge Álvarez
LH 5

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.