2015/11/30

UDAZKENARI BERTSOAK

Kaixo euskalzaleok!!

LH4koak bertsotan jarraitzen dugu jo ta ke. Oraingoan udazkenari idatzi dizkiogu bertso batzuk eta abestera gonbidatzen zaituztegu.

UDAZKENA

Hostoak erori ta
zuhaitzak biluzik,
hosto denen gainean
jolas egin dut nik.


Gaztainak jaten ditut
nik nere etxean,
perretxikoak bildu
basoan sartzean.


Hego haizea dabil
mendi ta parkean,
usoak hegan datoz
hodeien artean.


Urtaro zoragarri
eta politena,
guretzako onena
dugu udazkena.

DOINUA: Ama begira zazu

2015/11/25

2015/11/02

BERTSOLARITZA

Kaixo familia!!

LH4 mailakoak hasi gara bertsolaritzarekin jo ta fuego! Gure lehenengo lana, denontzako hain ezagunak diren "ikusi nuenian" bertsoen bertsioa bat sortzea izan da.

Bertso hauek abestera gonbidatzen zaituztegu, benetan originalak geratu zaizkigu eta.

IKUSI NUENIAN BERTSIONATUA

Ikusi nuenian
nik zure ahoa
iruditu zitzaidan maitia
kobako ogroa.

Ikusi nuenian
nik zure burua
iruditu zitzaidan maitia
handia mundua.

Ikusi nuenian
nik zure bizarra
iruditu zitzaidan maitia
parkeko belarra.

Ikusi nuenian
nik zure sabela
iruditu zitzaidan maitia
Olentzero itzela.

DOINUA: Ikusi nuenian


 Gustatu zaizuelakoan, ondo izan!!

2015/10/25

CHERTAT ETA LEHOIA ipuinaren aurkezpena

DOBERA EUSKARA ELKARTEAK argitaratu berri duen Chertat eta lehoia ipuinaren aurkezpenera gonbidatu nahi gaitu. Aurkezpena datorren asteazkenean (urriak 28) izango da, Hernaniko Biteri Kultur Etxean, iluntzeko 19:00etan.

Aurkezpena berezia izango da:
  • Ipuinaren kontaketa 3 modutara egingo da: euskaraz (Jexux Eizagirre), arabiera klasikoan (Cheij Ahmed Bahia) eta zeinu hizkuntza bidez. 
  • Pantaila handian; ipuinaren irudiak, Saharako umeen argazkiak... ikusiko ditugu.
  • Idazleei galderak egiteko tartea ere izango da, noski.
  • Eta bukatzeko, Saharako tea eta gailetak dastatu ahal izango ditugu.

ANIMA ZAITEZTE!

2015/03/27

KIDETZE PLANA

Aurten ere DBHko ikasleek antzerkia prestatu eta, ondoren, antzeztu dute LH 1. zikloko eta HHko ikasle guztientzat. Esperientzia ezin hobea izan da, izan ere, ikasleek irrikitan ibili dira noiz entsaiatuko zain. Urduritasun punttu bat ere izan dute antzerki egunean, baina, azkenean, primeran pasa dute. ZORIONAK!


2015/03/12


















KORRIKA  iritxi da!


Martxoaren 19tik 29ra zeharkatuko du Euskal Herri osoa. Hernanitik martxoaren 21ean pasako da, eta GU, Antziolako rotondan bertan izango gara 10:20ean erosi dugun kilometro erdia EUSKARAREN ALDE korrika egiteko.
Martxoaren 18an, Korrika Txikia (11etan) eta Korrika Gaztea (12:30ean) izango dira. Korrika Txikian, lekukoa, AEKko egoitza aldamenean hartu eta bukaeraraino eramango dugu (plazara). Korrika Gaztean, berriz, Txantxillako biribilgune inguruan hartu eta Atsegindegiraino. Haur Hezkuntzakoek eskolako patioan egingo dute beraien Korrika Txikia martxoaren 18an arratsaldeko 15:45ean.