Aurrera eramango diren ekintzen artean, Mintzodromoa dugu.
MINTZODROMOA
HELBURUA
Mintzodromoaren helburua euskara ikasten ari direnak euskaraz hitz
egitera animatzea da; euskaraz jakin arren, euskaraz aritzeko aukera gutxi
duenari aukera horiek ematea; euskalduna izan arren, ohituraz euskara gutxi
egiten duenari motibazioa areagotzea... azken batean, elkarrekin euskaraz
aritzea.
ZER EGINGO DA MINTZODROMOAN
Lauko taldeetan, mahai baten bueltan euskaraz aritu aldez aurretik
zehaztutako gaien inguruan. Mahai bakoitzean euskaraz maila ona duen
laguntzaile bat izango da.
15 minutuko txandetan arituko dira aldez aurretik zehaztutako gaiei
buruz. Gai bakoitza lantzeko mahaiz aldatu beharko dute parte hartzaileek,
beste hiru mintzakiderekin aritzeko. Laguntzaileak beti mahai berean egongo
dira, dinamizatzaile papera egiteko.
ZENBAT SAIO
ETA ZEIN ORDUTAN
Bi saio egingo dira, goizean bata eta arratsaldean bestea.
1. 10:00etan
2. 18:00etan
NOIZ IZANGO DA
Abenduaren 1ean, astelehena.
ZEIN LEKUTAN
Atsegindegin.
IZEN EMATEAK
Noizko? Azaroaren 10etik 23ra.
Nola? Zentro bakoitzean jaso eta gero udal euskaltegiari eman edota
e-postaz ondorengo helbidean:euskaltegi@hernani.net
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.