2013/04/26

EUSKARA MOTIBAZIO SAIOAK



Euskaraz hitz egin edo ez hitz egin, hor dago koxka… Ba bai, hitz egin, zalantzarik ez!
Dilema honen inguruan eta euskararekin eta munduko beste hizkuntzekin  zerikusia duten beste gako batzuen inguruko hausnarketa egitea da saio hauen helburua. Hernaniko Dobera Euskara Elkarteak antolatzen ditu eta, aurten, DBH 1. eta 2. mailako ikasleekin eramango ditu aurrera. Apirilaren 23an DBH1eko ikasleekin eta apirilaren 30ean, DBH2ko ikasleekin.Lehiaketa moduan, guztiz ludiko eta dinamikoa, ikasleentzako erakargarria eta funtsezkoa, gure gazteak euskararen inguruan jirabiraka ibiliko dira.
Eskerrik asko Dobera, eskerrik asko Aitziber eta Nagore!

3 iruzkin:

  1. Nik uste det ikasleak oso ondo pasa zutela.

    ErantzunEzabatu
  2. Ni laborategian egon nintzen saioak jasotzen zituzten bitartean eta txalo eta algarak besterik ez ziren entzuten!!

    ErantzunEzabatu
  3. aspergarria izan zen.

    ErantzunEzabatu

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.