DBHko ikasle batzordeko kideei esker, ohar taula martxan jarri dugu. Bertan, batzordekoek bere ikaskideei helarazi nahi dieten informazio interesgarria zintzilikatzeko asmoa dute: Euskal musika, liburu gomendagarriak, bideoklipak, kirol norgehiagokak, Gazte Txokoko ekintza interesgarriak... hainbat eta hainbat gaien inguruan arituko dira.
Bestalde, Euskara Batzordeak, guraso zein ikasleei jakinarazi nahi dieten informazioa zintzilikatuko du.